XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tonu hanpatu samarra erabili zuen eta konturatu zen bere burua saldu zuela; baina, masailak areago gorritu bazitzaizkion ere, ez zion lagunaren begirada tinkoari itzuririk egin.

Ignatius Gallaher begira egon zitzaion pixka batean, eta, gero, esan zion:

- Hori inoiz gertatzen baduk, azken dolarra ere joka dezakek ez dela ez ilargi xuririk ez ele-melerik izango.

- Diruarekin ezkontzeko asmoa diat.

- Bankuan kontu potolo on bat ez badik, ez zidak balio.

Chandler Txikik buruari eragin zion.

-Aizak, hi esan zuen Ignatius Gallaherrek suharki, ba al dakit zer? Hitz bat esatea besterik ez zaukaat emakumea eta dirua bihar bertan izateko.

- Ez duala sinesten? Ba horrela duk.

- Ehundaka emakume zaudek, zer ehundaka!, milaka aleman eta judu aberats, diruz usteldura, besterik nahi ez luketenak...

- Hago pixka batean, adiskide.

- Ikusiko duk ea kartak behar bezala jokatzeko gauza naizen ala ez naizen.

- Ni zerbaitetara jartzen naizenean, ez nauk txantxetan ibiltzen. Hago, eta ikusiko duk.

Edontzia ahora braust eraman, edaria bukatu eta ozenki barre egin zuen.

Gero, aurrera begira jarri pentsakor, eta, tonu lasaiagoan, esan zuen:

- Baina ez diat presarik. Itxaron dezatela.

- zaukaat emakume bati lotzeko gogorik, badakik?